Hnuy illa nyha majah yahoo (poemak 1985-1995)
Editorial ELKAR
Espanya peninsular
- Editorial ELKAR
- ISBN13 9788490272237
- ISBN10 8490272239
- Tipus Llibre
- Pàgines 288
- Any Edició 2013
- Idioma euskera
- Encuadernació Rústica
Seccions
èuscar/bascHnuy illa nyha majah yahoo (poemak 1985-1995)
Editorial ELKAR
Espanya peninsular
Detalls del llibre
Hnuy illa nyha majah yahoo, Joseba Sarrionandia:
Munduan bada bazter bat (ez genuen guk
sortu orduko hautatu)
gure herria irizten duguna. Eta mundu guztia da gurea
gure herria geurea bada.
Baina guk harri bustiak sartu genituen
gure poltsiko zulatuetara.
Ahaleginak egin arren, egin genuena ez zen beti izan
egin behar genukeena,
hildakoak eta distantziak gehituz eta biderkatuz
joan ziren.
Badakizue? Gure herriaren sei mila halakoa den
mundua mugarriz pikatuta dago.
Mugetan, Henri Rousseau aduaneroak nongoak garen
eta norantz goazen galdetuz gero
gure harri bustiak erakusten dizkiogu,
ezen eta harriak ditugu:
‘Harri hau, uharri hau ikusten duzu?
Halakoa zen gure etxea…’
Inongo lur neurtzaileak, ez den herrialdearen
kartografoak gara.