Beti bezala, ezer ez?
Editorial EDITORIAL PAMIELA
Espanya peninsular
- Editorial EDITORIAL PAMIELA
- ISBN13 9788491721192
- ISBN10 8491721193
- Tipus Llibre
- Pàgines 36
- Col.lecció LEHEN IRAKURLEKA
- Any Edició 2019
- Encuadernació Cartoné
Beti bezala, ezer ez?
Editorial EDITORIAL PAMIELA
Espanya peninsular
Detalls del llibre
Istorio entretenigarri honen protagonistak zulo bat egin du lurrean, bertan hazi bat utzi du eta egunero joaten da ?txori baten begiradapean? hazitik sortu beharko lukeen lorea hazten ikusteko asmoz. "Beti bezala, ezer ez?", egiten du bere baitan Luis jaunak, ezer ez dela ernetzen ikusita. Harik eta egun batean... "Beti bezala, ezer ez?" oso erraz ulertzen den testu bat da, hausnarketara bultzatzen duen mezu eder batekin: pazientzia eta iraunkortasuna zeinen probetxuzkoa den munduan gure lekua aurkitzeko. Hazi baten ernetze eta landarearen hazte prozesuaren bitartez Christian Voltzek ?umore eta samurtasun ukitu batekin? eguneroko bizitzaren eta frustrazioen metafora bat osatzen du. Irudi originalak gai birziklatuz eginak dira, papera eta alanbrea adibidez, eta osagai plano eta erliebezkoak konbinatzen dituzte, jolas tipografikoak ahaztu gabe. Ulerterrazak baina ez sinpleak, oso erakargarri, iradokigarri eta adierazkor egiten zaizkio irakurleari.