Detalls del llibre
Uztailetik uztailera, euria. Gutunetik gutunera, epela. Garazi Goia eta Goizalde Landabasoren arteko gutun trukaketak urtebete eman du euriari bizkar eman guran. Ezin, ordea. Teknologiaren modernismoa, denbora gabezia eta gramatika akatsez betetako mezuak gailentzen diren garaiotan, benetako eskutitzak idazten dizkiote elkarri: bizitzaz, eguraldiaz, eguneroko kontuez, eta batez ere, arteaz eta miresten dituzten emakumeez.Emakume ahaztuak, emakume desagerraraziak, erreferentziazkoak izan beharko luketen emakumeak baina itzalean gelditu zirenak: argazkilariak, pintoreak, idazleak, kazetariak, abenturazaleak, pandero-joleak? Goizalde Landabasok eta Garazi Goiak gogoratu nahi dituzte, aldarrikatu, eta historiak ukatu dien lekua eman gutunotako lerro eta euri artean.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autors Garazi Goia Imaz, Goizalde Landabaso Etcheverry
- ISBN13 9788490279090
- ISBN10 8490279098
- Pàgines 104
- Any Edició 2019
- Fecha de publicación 15/02/2019
- Alto 210 mm
- Ancho 160 mm
- Peso 220 g
Ressenyes i valoracions
1.362 km euri
- De
- Garazi Goia Imaz, Goizalde Landabaso Etcheverry
- 9788490279090



