Detalles del libro
Amaginarrebaren etxean katakume jaioberriak akabatzera behartzen duten gizonaren paraderoa, parranda-gauaren osteko goizean lagun zahar-berri baten konpainian esnatuko den emakumearen harridura, guraso hilen baserrira itzultzen den droga-saltzailearen ibilerak, enpresako buruzagitza hartzera deitua den gazte arrakastatsuaren larriminakà Gai eta giro ugaritako bederatzi kontakizun bildu ditu Josu Goikoetxeak bere lehenengo narratiba-liburu honetan, Joseba Jaka bekaren laguntzaz. Estilo zein teknika desberdinak erabiliz eta ipuin bakoitzari dagokion tonu nahiz hizkera doia hautatuz, giza izaeraren misterio igarrezinak, gizarteko geruza askotarikoak eta harremanen korapilo zenbatezinak jartzen ditu agerian egileak ipuin sakon bezain eder hauetan.
Leer más - Encuadernación Bolsillo
- Autor/a Josu Goikoetxea Gezuraga
- ISBN13 9788413604572
- ISBN10 8413604575
- Páginas 144
- Año de Edición 2025
- Fecha de publicación 01/01/2025
Reseñas y valoraciones
LAKIOA
- De
- Josu Goikoetxea Gezuraga
- |
- Elkar (2025)
- 9788413604572



