Close Bookish App

Bookish AppRead more and better

Download
Google 4.7
★★★★★
Google reviews
ZIPOTZ
ZIPOTZ

Book Details

Hau da hau ezustekoa! Mapatxeena izandako etxera auzokide berri bat iritsi da. Pinpirin eta gainerako auzokideek (pinguino erregeak, koartzek eta untxiek) bisitan joatea erabakiko dute. Zipotzek, ordea, halaxe izena duela jartzen baitu postontzian, hotz samar hartuko ditu. Lanpetuta dago, eta ez du ulertzen zer dela eta ezagutu behar dituen auzokideak eta haien lagun egin? Zipotzek ez du lagunik! Nahiago ditu lokatz-putzuak, arrain ustela edo zuloak egin. Pinpirinek, baina, ideia ezin hobea izan du: Zipotzek praktikatu egin behar du bisitak jasotzen ikasteko!Josephine Markek 'Txangoan Txiripaz' (Astiberri, 2023) idatzi zuen, eta orain berriz disfruta dezakegu egile alemanak horren berea duen marrazketaz, pertsonaia bitxiez eta hainbat interpretazio-geruza eskaintzen dituen istorio batez. 'Zipotz' egokitzapen bat da, oinarrian alemanez idatzitako Der 'Bärbeiss' gazteentzako liburu ezagunak baitauzka, Annette Pehnt idazleak idatziak eta Hans Christian Andersen sariaren irabazle Jutta Bauer-ek ilustratuak. Liburu horiek ez daude ez euskaraz eta ezta gaztelaniaz ere. Josephine Markek komiki goxo bat sortu du, oso gustagarria Tove Jansson egilearen mumindar-zaleentzat.Istorio honetan kontatzen zaigu nola iristen den Zipotz ?guztiengandik aldenduta bizi den erretxina? Pinpirin alai eta atsegina bizi den komunitatera, hori guztia umore eta sentiberatasun handiz. Desberdina izanik, talde berri batera egokitu eta bertan integratzeko zailtasunak dituen edonoren istorioa izan liteke.
Read more

  • Binding Soft cover
  • Author JOSEPHINE MARK
  • ISBN13 9788419670960
  • ISBN10 8419670960
  • Pages 96
  • Published 2024
  • Fecha de publicación 25/09/2024
Read more

Reviews and ratings

Be the first to rate it!

Have you read ZIPOTZ?

ZIPOTZ

ZIPOTZ

11,40€ 12,00€ -5%
Not available
11,40€ 12,00€ -5%
Not available
  • Visa
  • Mastercard
  • Klarna
  • Bizum
  • American Express
  • Paypal
  • Google Pay
  • Apple Pay
Free returns Info
Thank you for shopping at real bookstores! Thank you for shopping at real bookstores!

More books by JOSEPHINE MARK

Exclusive promotions, discounts, and news in our newsletter

Talk to your bookseller
Do you need help finding a book?
Do you want a personal recommendation?

Whatsapp