Close Bookish App

Bookish AppRead more and better

Download
Google 4.7
★★★★★
Google reviews
Dublindarra
Dublindarra

Book Details

Alfonso Zapico komikigile asturiarra 3 urtez aritu zen guztiz lanari emana Dublindarra sortzeko; nobela grafikoak James Joyceren bizitza du ardatz, eta hark bizi izandako hainbat pasarte, elkarrizketa, lazeria eta abentura korritzen ditu, XX. mendeko pertsonaia zinez handi hura taxutuz. Asmo handiko lan honek Komikiaren Sari Nazionala eskuratu zuen 2012an, eta horren osagarri dira La ruta Joyce (Astiberri, 2011) -bidaia-kaiera bat, Zapicok idazle handiaren urratsei jarraiki egin zuen dokumentazio-lanaz eta bisitatu zituen hiriez-, eta Los pasos encontrados erakusketa -aurten ikusgai izan da bai Niemeyer Zentroan bai eta Nafarroako Komikiaren VI. Azokan ere. Alfonso Zapicoren kontakizun honek, pasadizo ugari ezagutzera emateaz gain, bidaia liluragarria ere proposatzen digu, irlandar unibertsalak bizitoki izan zituen hirietan barrena: Dublin, Trieste, Paris eta Zürich. Bidaia horretan egile ospetsu asko agertuko dira, hala nola Henrik Ibsen, W. B. Yeats, Ezra Pound, H. G. Wells, Bernard Shaw, T. S. Eliot, Virginia Woolf, Paul Valéry, Marcel Proust, Ernest Hemingway, Samuel Beckett, Sergei Eisenstein, Henri Matisse, André Gide, Le Corbusier, bai eta Lenin bera ere. Café Budapest (Astiberri, 2008) fikzioarekin, Zapicok argi utzi zuen ez zela beldur lan konplexuei ekiteko, orduko hartan Palestina eta Israelen arteko gatazka etengabearen hastapenetan oinarritu baitzen. Joyceren lilurapean erori zen gero, eta, orduan ere, lan-plangintza zehatza jorratu zuen Asturiasko Meatze aldeko komikigileak; hasteko, Europan barrena egin zuen bidaia, eta horrek aukera eman zion zirriborro ugari marrazteko bertatik bertara, eta dokumentazio-lan zorrotza burutzeko, besteak beste, Joyceren bizitza eta lanaren aditu zenbaitekin elkarrizketatu baitzen. Horri guztiari esker, Dublindarra proiektua obra landu eta jantzi bihurtu zen, eta, azkenik, 2011n argia ikusi zuen. Orain, Sari Nazionalaren bultzadari esker, jatorrizkoaren 5. edizioa eta euskarazko lehen bertsioa argitaratu dira.
Read more

  • Author Alfonso Zapico
  • ISBN13 9788416251377
  • ISBN10 8416251371
  • Pages 232
  • Published 2015
  • Fecha de publicación 01/12/2015
  • Collection Nobela Grafikoa
  • Alto 240 mm
  • Ancho 170 mm
Read more

Reviews and ratings

Be the first to rate it!

Have you read Dublindarra?

Dublindarra

Dublindarra

17,10€ 18,00€ -5%
Not available
17,10€ 18,00€ -5%
Not available
  • Visa
  • Mastercard
  • Klarna
  • Bizum
  • American Express
  • Paypal
  • Google Pay
  • Apple Pay
Free returns Info
Thank you for shopping at real bookstores! Thank you for shopping at real bookstores!

Exclusive promotions, discounts, and news in our newsletter

Talk to your bookseller
Do you need help finding a book?
Do you want a personal recommendation?

Whatsapp