Close Bookish App

Bookish AppRead more and better

Download
Google 4.7
★★★★★
Google reviews
DEUS
DEUS

Book Details

Printze aske eta hilezkorrak baikara, artez arte, Araconga biniloa belarrien artean, gabon eta urtats gaupasen bitartean, Olentzeroren begi gorri itsuen atzean, Perurenaren «Gaur ez da deustan pentsatzen, deustan sinesten ez delakotz» esaldia garunaren ertzean, betirako zintzilikaturik, Willis Drummond taldearen «Dena idaztekoa da» karrika ezezagun hotz gorriaren haize-boladan, betirako zintzilikaturik, Basho japoniarraren haiku ezabaezina, «Ez dago deusik / hildako hostoak metatzen dira / eta dena ihesi joan da», betirako zintzilikaturik, Gaztelumendiren «Gaur egun lana deitzen diote esklabo izateari» loop baten errepikakortasunean, betirako zintzilikaturik, Borgesen «Gaitzeztea eta laudatzea operazio sentimentalak dira» ahaztezinean, betirako zintzilikaturik, neguko ilargiaren azpian, Shikiren zuhaitzen itzal mugikortasunean, artez arte, esku zulatutik joaten zaigun bizi iheskorrara arte, printze aske eta hilezkorrak baikara, betirako zintzilikaturik, printze aske hilezkorrak baikara.Ziburun bizi den Dicharry baionesaren poesia-liburu berria, "Duchampen inguma" eta "Eros" liburuekin trilogia esanguratsua osatzen duena. Hainbat non poetika kontzeptual orijinala osatzen baitu egileak. Poesia anti poesiaz, antropologia sozio-kulturalaz, filosofiaz, arte garaikideaz, perfomanze artistiko-poetikoaz, eskarmentu pertsonalaz? modu plastiko orijinalean garatua. Kaierrean idatzitakoak denbora zeharkatzen duten ele lagungarriak direlakoan, eta ezinegonaz eta odolez poesia bilakatuak. Poesia eta idazketa bera auzitan jartzen duena, gogoeta bizigarri eta ostertz berriak zeharkatuz, eta filosofoen oihartzunean: 'deus' itxarote etsitua ala zapuztua izan daitekeelakoan. Horri denari dagozkion irudi eta grafismo bereziz hornitua.
Read more

  • Author ERIC DICHARRY
  • ISBN13 9788491723301
  • ISBN10 8491723307
  • Pages 128
  • Published 2023
  • Fecha de publicación 01/05/2023
  • Language Spanish
  • Collection PAMIELA POESIA
  • Alto 215 mm
  • Ancho 150 mm
  • Peso 220 g
Read more

Reviews and ratings

Be the first to rate it!

Have you read DEUS?

DEUS

DEUS (Spanish)

14,25€ 15,00€ -5%
Not available
14,25€ 15,00€ -5%
Not available
  • Visa
  • Mastercard
  • Klarna
  • Bizum
  • American Express
  • Paypal
  • Google Pay
  • Apple Pay
Free returns Info
Thank you for shopping at real bookstores! Thank you for shopping at real bookstores!

More books by ERIC DICHARRY

Exclusive promotions, discounts, and news in our newsletter

Talk to your bookseller
Do you need help finding a book?
Do you want a personal recommendation?

Whatsapp