Ganaduaren marruek iratzarri dute Galo goizaldean. Etxe-aurrean piztu den suteak aztoratu duganadua. Sutean aitxe hil dela ikusi du Galok. Jakin gura du sutearena istripua izan den ala hilegin duten aitxe. Hil egin badute, jakin gura du zorretan zegoelako hil duten ala mendekua hartubehar duen.Egunetan dago sargori. Asteak dira euririk egiten ez duela. Erreketan eta iturrietan ia ezdator urik. Ez da erraza egarriari gehiago egitea.Egarriak egarria dakar.Ur-egarriaz gain, maitasun-egarria ere badu Galok. Sei urteko zela hil zitzaion ama. Aitxekbestelako ardurak hartzen zituen, apustuak-eta tarteko.Orain, mendeku-egarria piztu zaio. Beharbada mendekua hartu beharko die aitxerenhiltzaileei, halakorik egon bada. Baina sumintzen duen mendekua aitxeri hartu gurako ziokeenada.Gaur ere hego haizea dabil. Gero eta gogorragoa da sikatea. Ezer egin gabe ateratzen daizerdia. Galok Mikela darabil gogoan.
Lesen Sie mehr