Close Bookish App

Bookish AppLies mehr und besser

Herunterladen
Google 4.7
★★★★★
Google reviews
María eta biok
María eta biok

Buch Details

María eta biok obra garrantzitsua da, bai jorratzen duen gaiagatik -autismoa-, baita alabarekin duen harreman zoriontsua erakusteko Miguel Gallardok erabiltzen duen begirada sotil, sentibera eta jostariagatik ere. Obra esanguratsua da, katartikoa dudarik gabe, aurrerapauso bat komikigile katalanaren ibilbide luzean, eta horri esker Kataluniako Komikiaren Sari Nazionala eskuratu zuen. Amaia Hervás haur eta gazteen psikiatra honela mintzo da liburuaz: "Autismoa duten umeekin diharduten irakasle, profesional eta gurasoek ondo dakite zein garrantzitsua den egoerak edo ideiak transmititzen dituzten irudi argi eta sintetikoak erabiltzea ume horiekin. Miguel Gallardo ohituta dago bere alaba Maríarekin irudi bidez komunikatzen, eta liburu honetan horixe konpartitu nahi du irakurleokin -gu María bagina bezala-, irudien bitartez argi uler dezagun bere mezu soil eta laburra. Maríaren, bere aitaren eta bere ingurukoen sentsazioak eta emozioak adierazten dituzten irudiz gainezka dago liburu hau. Miguelek aspaldi daki bere irudi zoragarriek María poztu eta lasaitu egiten dutela, mundu hau ulertzen laguntzen diotela, eta gurekin ere erabili nahi ditu, Maríaren emozioak -aitarekikoak, maite dituenekikoak- parteka ditzagun". "Maríaren eta bere aitaren opor-bidaiako emozioetan murgiltzen da irakurlea -azaltzen du Hervásek-. Bidaiak eguneroko egoerak islatzen ditu, baina protagonistentzat, autismoa duten umeen ehunka familientzat bezalaxe, zailtasun-zipriztinez beteriko abentura bat da; izan ere, gure inguru soziala ez da euren beharretara egokitzen, eta horren adibide ditugu Maríak bidaian aurkitzen dituen zenbait pertsona ez oso ulerberak". Komikian kontatzen den istorioan oinarriturik, María y yo dokumentala zuzendu zuen Félix Fernández de Castrok -gidoia ere berak egin zuen-, eta 2010ean estreinatu zen zinemetan.
Lesen Sie mehr

  • Einband Hardcover
  • Schriftsteller Gallardo, Jose Miguel
  • ISBN13 9788415685814
  • ISBN10 8415685815
  • Buchseiten 64
  • Jahr der Ausgabe 2014
Lesen Sie mehr

Rezensionen und Bewertungen

Sei die erste Person, die es bewertet!

Hast du gelesen María eta biok?

María eta biok

María eta biok

11,40€ 12,00€ -5%
Agotado temporalmente
11,40€ 12,00€ -5%
Agotado temporalmente
  • Visa
  • Mastercard
  • Klarna
  • Bizum
  • American Express
  • Paypal
  • Google Pay
  • Apple Pay
Kostenlose Rücksendung Info
Vielen Dank für Ihren Einkauf in echten Buchhandlungen! Vielen Dank für Ihren Einkauf in echten Buchhandlungen!

Exklusive Aktionen, Rabatte und Neuigkeiten in unserem Newsletter

Sprich mit deiner Buchhändlerin
Brauchst du Hilfe, um ein Buch zu finden?
Möchtest du eine persönliche Empfehlung?

Whatsapp