Euskal Herriko herri mugimenduaren kartografia bat da liburu hau. Historia ezkutatu bat, egilearen hitzetan, gatazka baten adierazpen biolentoen atzean interesatuki isildua, eta, halere, Euskal Herriaren azken hamarkadak ulertzeko ezinbestekoa. Hemen biltzen dira, euskal lurraldeetako sen komunitarioari jarraiki, gizarte justuago baten alde herritarrek beraiek martxan jarritako hamaika esperientzia eta egitasmo. Eta ez dago ia libratzen den esparrurik: euskalgintza, langile borroka, feminismoa, ekologismoa, kulturgintza, komunikazioa, jaien eremua, antimilitarismoa, elikadura burujabetzaà arloz arlo antolaturiko herri mugimenduen berri ematen du egileak, -horietako askoren partaide izandakoa bera ere- garaian garaiko testuinguru politiko eta sozialak lagunduta.
Lesen Sie mehr